Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

raki

16/10/2008 GMT 1

ARIKETAK (1. GAIA)

raki @ 15:31

1.- Gaur egun, Informatika, Elektronika eta Telekomunikazioekin batera doala esaten da, zergatik?
Informatikaren arloan aurrerapenak egiteko Elektronika eta Telekomunikazioen arloetan aurrerapenak behar direlako. Hau da, ordenagailuak hobeak izateko beraien elementuak aldatu behar izan dira. Adibidez, lehengo ordenagailuetan erreleak, huts-hodiak eta transistoreak erabiltzen ziren, hala ere, gaur egungo ordenagailuek zirkuitu integratuak eta mikroprozesadoreak erabiltzen dituzte.
Aldaketa hauek oso garrantzitsuak dira, horregatik, Informatikaren historia bost belaunaldietan sailkatzen da.

2.- Gizarte digitala, aro digitala, mundu digitala, urradura digitalaeta konpetentzia digitala. Zer da digitalizazioa?
Aldiro egiten diren seinalearen zabaltasunaren neurketak eta neurketa hauen zenbakizko lengoaian itzulpenak digitalizazioa da.
Digitalizazioaren prozesuan lau zati daude:

-Laginketa
-Edukitzea
-Zenbatekotzea
-Kodetzea

Laginketan eta edukitzean seinalea analogikoa da, baina zenbatekotzean eta kodetzean seinaleak mugadun baloreak hartzen ditu, ondorioz, seinalea jada digitala da.

3.- Ordenagailu batek seinale digitalak, batekoak eta zerokoak, erabiltzen dituela esaten da, zargatik?
Ordenagailuek boltajeren bi motekin lan egiten dutelako, horregatik, beraien zenbakikuntza sistema natural bitarra da, hau da, piztuta 1 eta itzalita 0.
Sistema hau oso erabilgarria da oso denbora laburrean kalkulu kopuru handiak behar dituzten arazoei konponbidea ematen dielako.

4.- Zeintzuk dira hardware eta zeintzuk software? Sagua, transistorea, mikroprozesadorea, Linux, Ram memoria, karpeta, fitxategia, Adobe Reader, bozgoragailuak, Windows XP, OpenOffice, MacOS X.
-Hardware: sagua, transistorea, mikroprozesadorea, Ram memoria, bozgoragailuak.
-Software: Linux, karpeta, fitxategia, Adobe Reader, Windows XP, OpenOffice, MacOS X.

5.- Zer da zirkuitu digital bat, ate logiko, eta Boolen algebra?
Zirkuitu digitala: bitar datuak Boolen algebraren erregelen arabera hartzen eta prozesatzen dituen zirkuitu elektronikoa da.

Ate logikoa: konmutazioaren logikan booleano jardule baten adierazpen fisikoa dena dispositibo elektroniko bat da. Ate logiko bakoitzak ebakitzaile dispositiboen sarean baldintza booleanak jardulearentzat betetzen direla ziurtatzen du.
Logika sailkatzen da zuzenean (SI / Buffer, Y, O, OR) eta negadan (NO, NO-Y, NO-O).

Boolen algebra: George Boolek bere izena daukan algebra sortu zuen XIX. mendean. Giza gogoaren eragiketa horien lege nagusiak azaldu nahi zituen. Garai horretan inork ezin zuen aurreikusi algebra honen erabilera zirkuitu digitalen diseinuan.

6.- Irudi, soinu eta bideo formatu desberdinak bilatu eta sailkatu. Irudiak: .jpeg, .gif, .png, ilbm, png, bmp, tiff.
Soinua: aac, wav, au, wma, midi, mpeg, mpg, mp3.
Bideoa: avi, mpeg, divx, flv, zip, rar.

7.- Bilatu Sistema Informatiko baten hardware irudiak Googlen.

http://www.telecomsarraf.cl/images/HARDWARE.jpg

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!