Zer da wiki bat?
Hasteko, esan behar da wiki bat Web 2.0 plataforman oinarrituta dagoen web gune bat dela. Web gune honen ezaugarririk garrantzitsuena boluntarioek web-orriak aldatu ahal dituztela da. Wiki-orriek izenburu esklusiboak dituzte, hau da, idazten baldin bada wiki-orri baten izenburua wikian, automatikoki, hitz hau bihurtzen da esteka batean web-orriri.
Wikiekin gauza hauek egin daitezke:
- gai bat erraz garatu.
- garapen horren ibilbidea gorde.
- eman diren edizio pauso zehatz batera itzuli.
- gaien arteko lotura erraztu.
- ia aldi berean argitaratu.
Wikiak oso ospetsuak dira, batez ere, jendearen laguntzarekin entziklopediak sortu direlako, adibidez, Wikipedia.
Wiki gehienek kontrolatzen dituzte nahiko erraz egiten diren aldaketak eta hauen egileak, ondorioz, wikiak ondo mantentzen dira.
Wikien historiari buruz goraipatu behar da Ward Cunninghamek asmatu eta izandatu zuela "Wiki" kontzeptua 1995. urtean. Cunninghamenen ustez, wikiak askoz errazago funtzionatzen du beste datuen oinarriak baino ("the simplest online database that could possibly work").
Gaur egun, Wikipedia (ingeleraz) existitzen den wikirik handiena da, eta beste hizkuntzatan dauden Wikipediak baita oso handiak dira ere. Beste aldetik, Wikipedian sartuta ez dauden wikiak askoz txikiagoak dira.
Nola erabiltzen da wiki bat?
http://es.youtube.com/watch?v=kuQTyYboJDE
Esteka honetan ikusi ahal da nola erabiltzen den, adibidez, Officenet-en wikia.

Zabaldu
del.icio.us